Txosna Jaiak 2025
- Mungia Rugby Taldea
- Aug 10
- 1 min read
Aurten, beste urte guztietan bezala, San Lorentzo jaietan Txosna jarri dugu klubaren finantzaketa helburuarekin. Oso arrakasta handia izan du barneko boluntario eta boluntarioen elkarlanean. Nahiz eta urte hau txosna guztientzat apur bat ahula izan, diru-sarrera handia lortu dugu klubarentzat. Batzordeak eskerrik beroenak eman nahi dizkio lagundu duen guztiei, bereziki txosnaren muntaketa eta desmuntaketan lagundu zuten gazteei. Kontuen xehetasunak jasoko dituen dokumentu bat prestatzen ari gara, eta klubeko bazkide eta bazkideei helaraziko diegu.
Mila esker!!

Comments